XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estimulurik erabiliena marrazkia edo argazkia da: ekintzaren bat (elkarrizketa, burruka...) edo sentipen bat (beldurra, poza, maitasuna...) azaltzen duten marrazki / argazkiak.

Taldeak asmatu behar du zer gertatu den une horren aurretik, eta zer gertatuko ondoren; eta, bide batez, argazkian agertzen diren detailerik xehenak nabarmendu.

Estimulua hitzez edo hotsez ere aurkez daiteke: elkarrizketa baten bukaera, asperen bat, garrasia, hotsak... (ikus Mortimer, 1974).

Tresnak Sarritan mintza-ariketa labur hauetarako aski izaten da edozein tresna edo gauza arrunt eskuratzea.

Eman diezaiogun talde bati algodoizko hari multzoa, iparrorratza, jostorratz bat... Ikasleak beste planeta batetik datozen bisitariak dira; ez dakite gure zibilizazioari buruz tutik ere.

Ea nola konpontzen diren gauza horiek zer eta zertarako diren aztertu eta ondorioak ateratzeko.

Sormen testa Test horietan erabiltzen den material bera eztabaidagai egokia da.

Zenbat gauzatarako balio du aterki batek, poxpolo-kaxa batek, destorniladore batek?.

Edota: laranja, hotz... hitzek zenbat gauza sugeritzen dizkizu?.

Behe mailetarako ariketa aproposak atera daitezke.

Gaztetxoen artean, denbora neurtuz eta taldeen arteko lehiaketaz bizitasun eta interes berezia hartzen du saio honek.

ROL-JOKOAZ BALIATU Aipatu eztabaidagai batzuri rol-jokoen teknika aplika diezaiekegu.

Deliberamendu-batzarra delakoan, adibidez, taldea Udal Kontseilua izan daiteke, eta taldekide bakoitzak herritar baten papera antzez dezake: jubilatua, maistra, etxekoandrea... adin, lanbide, maila ezberdinetako jendea.

Rol-jokoak interes berri bat erasten dio jardunaldiari.

Ikaslea sarritan beste norbaiten papera egiten askoz ere erosoago sentitzen da.

IRAKASLEA Lehen ere aipatu dut irakaslearen eginkizuna klase mota hauetan egunerokotik erabat ezberdina dela.

Lanak banatu ondoren, isilik geratu behar du eta taldeei utzi enroilatzen.

Isilik egoteak ez du esan nahi irakaslea entzule / ikusle pasibo bihurtzen denik.

Taldez talde mugituz era askotara bizkor dezake elkarrizketa, geroago zehaztuko dugunez.

Bukaeran, irakaslearen balorapena garrantzizkoa da, objetiboa, kritikoa, eragilea denean.

Ariketaren prozedurari eta ondorioei buruz irakaslearen erizpideak ikaslearentzat lanerako motibagarri dira.

Okerrak zuzentzea eta hiztegia aberastea beste klase ordutarako utzi.

Mintza-praktikazko klasean aski du noizbehinka hitz bakarren batez laguntzea edota esaldia burutu ezinean dabilenari isilpeko bultzadatxoa eskaintzea.

TALDE-LIDERRA Ez da guztiz beharrezkoa, baina talde-liderrak eztabaida mantentzen laguntza eskaini dezake; horixe da hain zuzen liderraren zeregina: olioarena gurpiletan bezalatsu, eztabaidaren martxa mantentzea.

Inoiz ere ez, bere eritzi pertsonalez edo bere nortasunez besteak menperatzea.

Irakaslea bera izan daiteke batzutan liderra.

Moderatzailearena eta liderrarena ez dira eginkizun berdinak.

Moderatzaile ikasle bat izaten da gehienetan; orduan, lidertzarako egokiena irakaslea.

Dena dela, mintza-praktika ariketak egiterakoan, ikasleak eztabaida-buruzagitza tekniketan ere trebatu behar ditugu.

Hurrengo puntuak aztertuz, irakasleak argi ikusiko du noiz hartu berak buruzagitza (lidertza) eta noiz ikasleen eskutan utzi eginkizun hau.

Liderraren ardura, eztabaida bera mantentzea da; ez eztabaidaren edukia.

Batzutan, halere (ikus 7. eta 8. puntuak), edukiaz ere arduratu beharra izango du.

Ikaslea liderra denean zer esanik ez besteak adina eskubide duela eztabaidan parte hartzeko.

Hauek dira liderraren betebeharrak: (...).